We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

3

by PILT

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

  • Full Digital Discography

    Get all 6 PILT releases available on Bandcamp and save 30%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Garai honetan, Game Over, Minus, 3, Denbora, and Pilt. , and , .

    Purchasable with gift card

      €25.20 EUR or more (30% OFF)

     

1.
Zuloa 04:04
gaur sentitu dut irrika berezi bat sabel barruko hazkura arraro hori momentu bateko agerpen urdin zeruari heltzea baimentzen dizuna. ihes egiteko non dago zuloa? ihes egiteko non dago nire giltza? atea irekitzeko non dago itxaropena? aurrera joateko non dago garaipena? badira uneak non beharrezkoa dan estutasunak behingoz astintzea ilunetik argitara doan zuloa tinkotasun osoz zeharkatzea.
2.
gau ero bero batean alkohol ta ke artean diskutitzen dugu astronauten arazoez baita gau ero bero batean neuronak dopatuta munduan dauden pertsonaiarik azkarrenak gara gau ero bero batean dionisosen lagunak mundua konpontzeko diskutitzen ari dira gau ero bero batean prejuiziorik ezean bakoitzaren egia agertzen da bapatean berdin jarraitzen dute, beti hizketan gau ero bero batean neuronak dopatuta munduan dauden pertsonairik azkarrenak gara gau ero bero batean ez nuen ezer konpondu baina esango didazu zein ondo pasatu dugun
3.
aspertu egin zen. heldu zitzaizun eguna, ezin presiorik jaso herritik kanpo joan zinen errezago zelakoan atzo heldu zen eskutitz bat ny tik azken agurra emanez. aspertu egin zen hainbeste maite zenuen hiri horretara heldu mezu hori niri bidali ta buruaz beste egin zenuen atzo heldu zen eskutitz bat ny tik azken agurra emanez lerro batean nahikoa zuela hitz gutxitan azltzen zuen. -zerbait hobearen bila noa aspertu egin zen
4.
Errautsak 05:56
bidai luze baten ostean bueltatu nintzen. nire lurra arnasteko gogo handiz, lagunik onenak ere agurrik ez. utzitako oroimenak bihurtu ziren errautsak galdetu nion buruari hau gertatzea posible ote den ametsgaizto bat ematen zuen zoritxarrez ez nintzen esna. hegaz egiteko asmoz alde egin nuen inoren beharrik ez ta kontaktua galdu ez nuen zaindu ta erroetara bihurtu nahian utzitako oroimenak bihurtu ziran errautsak
5.
Erabakia 03:17
arnasa hartu eta ezin geldirik egon sentsazio batek barruak irakiten dizkit arnasa hartu eta ezin geldirik egon erabakia gauzatu behar bart ohi bezala lelo aurpegiarekin nintzen bueltatu bart ohi bezala ez zitzaidan ausardia apurrik geratu bart, gaur, bihar, noiz gaur ohi bezal harro bueltatzen saiatuko naiz bihar ohi ez bezala ausardia apur hori geratuko zait bat, gaur, bihar, noiz.
6.
Arima Saldua 04:29
uste zenuen ez zegoela prezio gabeko gauzarik fustrazioa ezabatzeko edozein tratutara heldu ta saldu egin behar garestiena dena amodioa bezela preziorik ez duena tratu zitzel batean non zure deabruak azal hutsean geratuko diren etorkizunean koldarra! arima saldua! ta pentsatu ez galtzen zenuela aukera bakarra duintasuna mantentzeko, iparra ez galtzeko.
7.
Segundu Bat 05:05
gose nintzen, jatekorik ez ahora eramateko ...ta ilusioa itzaltzen zen. egarria, ura bilatu beharra asetzeko ...ta ilusioa itzaltzen zen. laguntza eske besoa luzatu, inork ez hartu ...ta ilusioa itzaltzen zen. segundu bat dena ez galtzeko! askotan nahikoa da ilusio segundu bat frustazioz beteriko bizitza oso bati aurre egiteko. ...ta ilusioa itzaltzen zen, ilusio segundu bat, noiz etorriko. haren zain...
8.
nire aurrean lau horma dagoz denak kolore zuridunak burmuina guztiz zulatua erantzun gabeko galderak asmatuz. burua guztiz apurtuta neukan eztanda egingo zuela pentsatzean handik, hemendik, hortik, ³etorri, etorri² ohiukatzen zidan. leku ilun baten barruan naiz infernua neure aurpegian zabaldu da bertatik gauza nazkagarriak agertu eta joaten dira. odola irekiten daukat nire bila etorriko delakoan eta begiak ireki nituenean bihotzean labaina sartu zidan. bai, neure buruak ez, ez dudala nahi bai, neure barruan ahots batek itotzen nau. bai, neure buruak ez, ez dudala nahi bai, neure barruan, ezin dudala, ezin dudala, ezin dudala, ezin dudala,
9.
Bihar 03:45
imaginatzen dut biharko eguna. helduko ez balitz... zalantzaz beteriko etorkizuna, ezin hortan sinets batzutan egiten ditut ahaleginak baikor izateko etortzear daukadan zera hori atzean uzteko bihar iluna. nahiko nuke gauza guztiak ikustea larrosaz baina badirudi margolariak kolorea ahaztu duela bihar iluna.
10.
nazkante iruditzen zait berezin egotea, errealitate gordina axolagabekeriaz ikustea, arrain handiak txikia gose barik jatea, promesaz ahoa bete ta atzetik emon ez nago hemen, esan ezetz izartu beharko nuke. izorratzen nau soilik gehiengoak kontutan hartzeak boterearen eskuekin bat datozenean nahi moduan bizitzen galerazten digutenean nahiago dut pinu baten gainean lotan egon ez nago hemen, esan ezetz zeinek du hemen boterea?, zeinek? izartu nagizu
11.
3 05:55

about

1999an kaleratutako "3" diskoarekin, aurreko bi lanen ildoak uztartu zituen taldeak. Lehen lanaren soinu gogor eta gordina eta jendearen arreta erakartzeko moduko kantu labur eta zuzenei, bigarrenaren giro sakonak, pasarte lasai zein itogarriak eta amorru bortitzenetik minimalismo leunenerako maisuki burututako trantsizioak gehituta. Emaitza ezin hobea izan zen, oihartzun handiagoa lortu eta kontzertuen kopurua ugarituz.


Con 3 (Esan Ozenki Records, 1999) su tercer álbum, la banda trató de aunar las cualidades de sus dos anteriores trabajos: por una parte recuperaba el sonido crudo y descarnado del primer disco, con temas más cortos en general y más contundentes, para recuperar la atención del público; por el otro lado mantenía una atmósfera cargada, fases pausadas y claustrofóbicas en las que la rabia se transformaba en sutileza minimalista. El resultado fue positivo, ganando la banda en notoriedad y dando más conciertos a partir de entonces.

credits

released January 1, 1999

Recorded At – Estudios Tio Pete
Engineer – Jose Lastra

Bass – Txarly Solano
Drums – Xanpe
Guitar, Vocals – Rafa Rueda
Keyboards, Vocals – Aitor Abio

Lyrics By – Aitor Abio (tracks: 8), Rafa Rueda
Music By – Π L.T.
Design, Cover – Joseba Dut, ΠL.T.

license

all rights reserved

tags

about

PILT PV, Spain

PILT, Mungia's band formed in the early nineties by Rafa Rueda, Aitor Abio, Xanpe, Txarlie Solano and David González forged a career known to many over the course of a decade. Countless hours of rehearsals and countless concerts resulted in a solid discography of five albums that mixed diverse styles and sounds, creating a faithful reflection of the five personalities that made up the group. ... more

contact / help

Contact PILT

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like PILT, you may also like: